ELKARTEANen, pertsona guztiak barne hartuko dituen gizarte bat lortzeko dihardugu lanean; gizarte irisgarria, justua, ekitatiboa, eta desberdintasunik gabe gure eskubideak gauzatzeko modukoa.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonek eskubide osoko herritar gisa, aukera-berdintasunerako duten eskubidea defendatzen dugu, gizarte inklusiboaren barruan.

Izan ere, desgaitasuna duten pertsonen inklusiorako lortzen ditugun aurrerapausoak euskal herritar guztien onurarako dira.